Secciones
Servicios
Destacamos
elcorreo.com
Viernes, 7 de octubre 2016, 00:04
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Bilbobusen E1 linea berezia jarriko du abian gaur, Dominion Bilbao Basket eta Movistar Estudiantes taldeek 19.15etik aurrera Bilbao Arena pabiloian jokatuko duten Endesa Ligako partida dela eta.
Zehazki, autobusak hamar minuturo irtengo dira Plaza Biribilaren ingurutik neurketa hasi baino ordu bat lehenagotik.
Partida amaitutakoan, Bilbao Arenako geralekutik (Askatasuna/Gortazar) Hurtado Ametzaga 1 geralekura joango dira autobusak, hamar minuturo, eta geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute Bilbao Arenara heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Bilboko Udalak gogorarazi du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela, Bilboko auzoetara eta inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida dagoen egunetan taxi geraleku berezia jartzen da Askatasuna Etorbideko 11n.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.