Borrar
Jokalariek kamiseta bat oparitu zioten.
Guztion amama
saskibaloia

Guztion amama

Bilbao Basketeko jokalariek Manoli izeneko zaleari omenaldi berezi bat egin diote

elcorreo.com

Martes, 24 de noviembre 2015, 23:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandero ilusio handiz Miribillara doa. Beltzezko gizonen hirukoak inork baino gehiago ospatzen ditu eta primeran ezagutzen ditu klubean egon diren jokalarien izenak. Zale guztiak garrantzitsuak diren arren, Manoli berezia dela ukaezina da. Izan ere, Bilbao Basketen eta taldea maite dutenen amama dela esan genezake.

Manoli bazkide berriak lortzeko kanpainaren protagonista izan da aurten. Poz-pozik. Zale guztiek ezagutzen duten emakumea da eta argi dago afizioaren grina irudikatzen duela. Beraz, atzoko entrenamenduan, jokalariek eta klubeko gainontzeko kideek omenaldi bat egin zioten. Bere laguntza eta fideltasuna eskertzeko 'Amama' izeneko kamiseta bat oparitu zioten. Bizkarrean, nola ez, 1 zenbakia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios